|
Nafarroako Zeliakoen Elkartea (NZE) 1998. urtetik ari da jardunean egungo egiturarekin, eta 1986tik Espainiako Zeliakoen Elkartearen ordezkaritza gisa. Gaur egun, egoitza Iruñean dago, Juaristi doktorearen kalea 12, behea helbidean.
Elkarlaguntzarako elkartea osatzen dugu eta Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioaren (FACE) kide gara.
Gaur egun, 770 kide ditu eta, funtsean, kideon kuotei esker irauten du elkarteak; izan ere, horiek aurrekontuaren % 100 osatu izan dute, 2006an izan ezik. Urte horretan, “Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu” Nafarroako Kutxa Fundazioaren ekimenari esker, laguntza bat jaso genuen.
Elkartearen oinarrizko betebeharra pertsona zeliakoari eta haren familiari laguntza ematea da, gaixotasunaren kontrolari eta dietaren jarraipenari dagokienez, baita zeliakoarentzat egokiak diren elikagaien eskuliburua egiten parte hartzea ere. |