Logo euskera
Asociación de Celiacos de Navarra
GAIXOTASUNA
Zer da?

Zeliakoen gaixotasuna glutenaren aurreko tolerantziarik ez iraunkorrak eragiten du. Joera genetiko hori duten gizakietan lesio larria sortzen da heste meharreko mukosan eta, heste biloak atrofiatu egiten direnez, hainbat elikagairen mantenugaiak (proteinak, koipeak, karbohidratoak, gatz mineralak eta bitaminak) ez dira behar den bezala hartzen, xurgatzen. Glutena proteina bat da eta garian, garagarrean, zekalean, tritikalean (gariaren eta zekalearen arteko hibridoa) eta, beharbada, oloan izaten da.

Arrazen artean aldeak daude eta baliteke sexuen artean ere izatea. Europako herrialde batetik bestera ere desberdintasunak daude, baina oro har 120 pertsonatatik bati eragiten diola adierazi dute. Ondorioz, Espainian 75.000-200.000 lagun zeliako daudela esan daiteke; eta Nafarroan, 1.000 eta 2.500 pertsona artean direla

Gure artean, emakumeetan da ohikoagoa gaixotasuna. Halaber, zeliakoen lehen mailako senideetan ere handiagoa da indizea.

 
 
ELKARTEA
GAIXOTASUNA
GALDERAK
JARDUERAK
GLUTENIK GABEKO ELIKADURA
ALBISTEAK
  Juaristi Dk. 12-behea. Iruña 31012.
948.134559 Telf.
948.382131 Faxa